The Adjustment Bureau (euskaraz Doikuntza Bulegoa), 2011ko George Nolfi estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko eta amodiozko thriller film bat da. Philip K. Dick idazlearen Doikuntza taldea (1954) kontakizun laburrean oinarritua dago. Matt Damon, Emily Blunt, Anthony Mackie, John Slattery eta Terence Stamp aktoreek antzeztu zuten.